Zabalik dago UEUren 54. Udako Ikastaroetan izena emateko epea
2026ko maiatzaren 11

UEUk 54. Udako Ikastaroen matrikulazio-epea irekiko du dagoeneko. Azken urteetako hariari jarraituz, 23 jardunaldi eta ikastaro antolatu ditu hainbat eragilerekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Hasiera ekitaldiko jardunaldia «Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean» izango da.
Hastear
Haur gorren hizkuntza-egoera Euskadin: gaur egungo diagnostikoa eta etorkizuneko erronkak (Bilbo, uztailak 6)
Energia berriztagarriak eta lurraldea. Eztabaidatik irtenbiderako aukerak. (Gasteiz, uztailak 7)
Euskarazko kirola ehuntzen: pertsonak, esperientziak, aukerak. (Eibar, uztailak 7)
Euskararen jauzi digitala: hausnarketak eta elkarguneak . (Tolosa, uztailak 9).
Komunikazioa sare sozialen erresuman: nola izan burujabe(ago)? (Errenteria, uztailak 10)
Hasita / Amaituta
- Pizkundea: zentzua, izena eta izana. (Baiona, uztailak 4)
- Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak.(Baiona, uztailak 3)
- Pedagogia gorpuztuak: ikerketatik hezkuntzara. (Eibar, uztailak 3)
- Arte Hezkuntza. Baliabide berriak hezkuntza praktika aberasteko. (Donostia, uztailak 2-3)
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen XII. Bilkura: Informazio zentroen birmoldaketa eta berrikuntza: espazioen eta zerbitzuen eraldaketa. (Eibar, uztailak 1)
- Garapen komunitarioa eta euskararen biziberritzea: elkarguneak eta bidegurutzeak. (Eibar, ekainak 30)
- XX.mendeko euskal plazandreak: etendako loraldia. (Eibar, ekainak 29-30)
- Jolas Kooperatiboak eta talde kohesiorako dinamika kooperatiboak. (Eibar, ekainak 29)
- Euskal Herria, ezagutza, historiografia. (Eibar, ekainak 27)
- Justizia eraldatzailea praktika feministetan. Bada beste modu bat. (Iruñea, ekainak 26)
Zergatik eta zertarako abertzale? (Iruñea, ekainak 26)
- Stuart Hall gure garaia irakurtzen. Euskal Herriko Kultur ikasketa Garaikideetarako Zentro baten bila. (Iruñea, ekainak 25)
- Agur natura, ongi etorri zementua! Espazioen birnaturalizazioaren inguruko hausnarketa eta ekintza. (Iruñea, ekainak 25)
- Hizkuntzalari Euskaldunen VIII. Topaketa: Elebitasuna neurozientziaren begiradatik. (Eibar, ekainak 23)
- Ikerketa parte-hartzailea eta kokatua: herri-ikerketa, herriarekin, herritik. (Eibar, ekainak 22)
- Lurra, legea eta elikadura. Nekazaritza eta elikadura sistemak ikuspegi juridikotik politika publikoetan. (Azpeitia, ekainak 19)maituta
- Euskara esanindartzeko bidean: adierazkortasuna euskaraz lantzeko eztabaidak, gakoak eta hautuak (Jakin jardunaldia). (Usurbil, ekainak 18-19)
- Haur eta Nerabeen Osasun Globala: diziplinarteko begirada bila. (Eibar, ekainak 17)
- Euskararen balio ofizial akademikoaren erronka unibertsitatean. (Hasiera Ekitaldia). (Bilbo, ekainak 11)